2016-2017 aurrematrikulazioa otsailak 15-19

Beharrezko agiriak:

  • Errolda ziurtagiria.
  • Familia liburuaren fotokopia.

    Esteka honetan, Amaiur Ikastolari buruzko informazioa duzue: GURASOEN ESKULIBURUA

  • Kaixo, 2013 urtean jaiotako seme-alabak dituzuenak eta, Amaiur Ikastolan matrikulatu nahi baldin baduzue, hemen duzue izena emateko formularioa.

    Izena emateko epe ofiziala, otsailaren 15-19 bitartean da. Orain formularioa betetzen baduzue, eman behar diren urrats guztietaz guk informatuko zaituztegu.

    Mila esker

    :D

    Amaiur Ikastolan heziketa euskalduna eleanitza eraginkorra bermatzen dugu.


    Gure Helburuak

    Euskara sustatzea

    Euskal kulturarekiko eta euskararekiko motibazioa eta erabilera bultzatuz, ikasle euskaldunak eta eleanitzak heziko dituen ikastola, ahozkotasunaren metodologiari lehentasuna emanez.

    Ebaluazio jarraia

    Arlo guztietan gai izanen diren ikasleak heziko dituena, ebaluazio jarraia, emankorra eta hezitzailea bermatuz.

    Informazioaren eta komunikazio teknologietan trebakuntza

    Teknologia berriak erabiltzeko orduan trebeak izanen diren ikasleak heziko dituena.

    Bizikidetza

    Bizikidetza planak eta aniztasuna lantzeko planak garatuko eta aplikatuko dituena.

    Koordinazioa

    Ikastolako alderdi guztietan koordinazio tinkoa eta koherentea izanen duena.

    Autonomia

    Nor bere kabuz pentsatzeko, adierazteko eta heziketan bere interesak bilatzeko gai diren ikasleak hezi nahi dituena.

    Pertsonalizatua

    Haur bakoitzaren beharrei erantzuten diena.

    arkatz-espazialontzia

    D eredua sustatzen

    Eleaniztasuna bermatzen duen eredu bakarra delako, Euskara eta euskal kultura sendotzeko asmo irmoa daukagulako.

    Ezagutu gure Zerbitzuak

  • D eredua, hots, arlo guztiak emateko eta barne bizitzarako hizkuntza euskara da (murgiltze prozesua barne).
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3–12 urte bitarte).
  • Ingelesa Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik aitzina.
  • Gaztelaniako arloa Lehen Hezkuntzan.

  • Hezkuntzarako Laguntza Unitatea.
  • Jantokia, eskola-egun guztietan.
  • Garraioa.
  • Haurtzaindegia, goizeko 07:30etatik aitzina.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak.

  • Aniztasun plana: laguntzak, bikoizketak eta bakarkako eta taldekako indartze saioak.
  • Ikastetxeko Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Zigilua. EFQM bikaintasuna lortzeko konpromiso zigilua.
  • Bizikidetza plana: Bizikidetza Araudia, Bizikidetza Batzordea.
  • Inguruarekiko konpromisoa: kontsumoa gutxitzeko plana, mankomunitateko ekintzak, osasun proiektuak, e-twining partaidetza, auzoko elkarteekin elkarlana.
  • Tutoretza plana.
  • Irakurketa plana eta Irakurketa sustatzeko lantaldea.
  • Euskara Batzordea eta lantaldea.
  • Comenius Proiektuak.
  • Inguruarekiko konpromisoa: kontsumoa gutxitzeko plana, mankomunitateko ekintzak, osasun proiektuak, NUPekin elkar lana, auzoko elkarteekin elkarlana.

  • Liburutegia.
  • Informatika gela.
  • Kirol guneak: patioa, frontoi estalia, soinketa gela, haur parkea.
  • Hizkuntza gela.
  • Psikomotrizitate gela.
  • Bikoizketarako gelak.
  • Musika gela.
  • ADE-ak (arbel digital elkarreragileak) LH-ko gela guztietan.

  • Gure Eskubideak

    Parte-hartzea

    Ikastolako bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.

    Informazioa

    Ikastolako ekintzei buruz modu garbi eta erabilgarrian informatua izatea.

    Hezkuntza erantzuna

    Bakoitzaren beharren eta gaitasunen araberako hezkuntza erantzuna jasotzea.

    Aitorpena

    Portaeran eta ahaleginetan baloratua izatea.

    Datuen babesa

    Datu pertsonalak babestea.

    Gure Betebeharrak

    Hezkuntza komunitateko partaide guztiak eta ikastetxeko instalazio guztiak errespetatzea.
    Ikastolara egunero eta garaiz etortzea.
    Ikastolak eskaintzen duen prestakuntza baliatzea.
    Ikas-ohiturak garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
    Familiak beren seme-alaben irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipenaz arduratzea.

    Harremanetarako Helbidea

    Jar zaitez harremanetan gurekin

    Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak helarazteko:

  • Ikastolako iradokizun kutxaren bitartez.
  • Ikastolako web orriaren bitartez.
  • Zuzendaritza taldeak egindako idatzizko erantzunaren bitartez.

    Parte hartzeko bideak:

  • Eskola Kontseilua.
  • Guraso elkartea (jantoki batzordea, ekonomikoa, jarduera osagarriak, eta abar.)
  • Urteroko gogobetetze inkestak.

    Komunikazioa:

  • Elkarrizketa pertsonalak irakasleekin, Orientazio Departamendukoekin eta Zuzendaritza taldekoekin.
  • Euskarri informatikoa: EDUCA, web orria, posta elektronikoa eta Kaixo orria.


    Amaiur Ikastola HLHIP


    Bulegoko ordutegia

    • 08:30-13:00

    Ikastetxeko ordutegia

    • 07:30-22:00